Draco Sommium argitaletxea
Bizkaiko argitaletxe independentea gara. Obra berriak sortzea dugu helburu, bideragarritasun komertziala kontuan izanik, berrikuntza bilatuz eta tokiko kultura zainduz betiere
Argitaletxeari buruz
Gure ikuspegia. Gure argitalpenen filosofia eta irizpide komertzialak.
Nortzuk gara
Argitaratzaileak, idazleak eta ilustratzaileak gara. Lan originalak eta iraunkorrak sortzea dugu helburu.
Presentzia komunikabideetan
Elkarrizketak, prentsako aipamenak, iruzkinak eta beste hainbat baliabide.
Draco Somniumen argitaratu nahi duzu?
Argitaletxe txiki independentea denez, urtean 2 lan baino ez dugu argitaratzen: batzuk crowdfunding bidez, besteak zuzenean. Ez gara ezkutuko autoargitalpen-argitaletxea: behar bezalako argitalpen-kontratuak eginez argitaratzen dugu.
Hori dela eta, proposamenaz kontu handiz aukeratzen ditugu, asko arriskatzen baitugu. Arretaz eta xehetasunez irakurtzen dugu bidalitako, eta, bideragarritasun komertziala aztertu ostean, argitara dezakegun edo ez erabakitzen dugu. Hala ere, gure helburua ideia berritzaileak dakartzaten egile berriei laguntzea da betiere; beraz, lehentasuna ematen diogu epe luzerko argitalpen-planei balio esanguratsua emango dioten proposamenei.
Uste baduzu argitaratzeko lan interesgarria duzula (liburu ideia, eskuizkribua, ilustrazio bilduma…), mesedez, hemen gaituzu, entzuteko prest. Aurretik, gure argitalpen filosofia berrikustea gomendatzen dizugu, zure obrak Draco Somniumen hartzaile motarekin eta ikuspegiarekin bat egiten duela ziurtatzeko.