Irudi artistiko hau etxeko atarian jarriz gero, gaueko izakietatik babestuko zaitu. Unai Gonzalez Martinez dugu irudigilea, artista polifazetikoa eta Draco Somniumeko argitaratzailea.
Kalitaterik oneneko paperez (160 gr) inprimatu dugu; DIN A2 edo DIN A3 tamainan eskura dezakezu.
Halaber, honako poema honekin osotu dugu:
Zure hostoek babesten gaituzte gaueko izakietatik, baina, badaezpada, egunez zaitut lepotik zintzilik. Ama-Lurrak ekarri zintuen zuzenean eguzkitik. Horrezkero, ez ditugu ikusten, kolkoan sentitu baizik.
Itzulpena:
Tus hojas ahuyentan a los oscuros seres del pasado; de día, por si acaso, cuelgas de mi cuello todo el rato. La Madre Tierra directamente del Sol te trajo. No los vemos desde entonces, pero nos siguen observando.













