Irudi artistiko honi jentil txikiaren begien bidez egin behar diogu so. Dumaker dugu irudigilea, diseinatzaile eta fantasia ilustratzaile paregabea.
Kalitaterik oneneko paperez (160 gr) inprimatu dugu; DIN A2 edo DIN A3 tamainan eskura dezakezu.
Halaber, honako poema honekin osotu dugu:
Aspaldi, lur azpian izkutatu omen ziren, gizakion arotik ahalik eta urrunen. Euskal lurraldeko altxor guztiei uko eginik, jentil-harri batez sarrera estali zuten. Ba al dago berriz igotzera ausartzen denik? Haren jakin-min bizia ez du ezerk husten.
Itzulpena:
Hace tiempo se escondieron bajo tierra, lo más lejos posible de los seres humanos. Renunciaron a todos los tesoros de su hogar y la entrada con un dolmen taparon. ¿Se atreverá alguno a subir de nuevo? La curiosidad le pesa más que los daños.













