Irudi artistiko honetan, lamiaren kontzeptu tradizionala berrasmatu dugu guztiz: Gabriela Rodriguez Brissonek, Sua. Gauekoren aroa komikiaren egileak, manga estiloan marraztu zuen.
Kalitaterik oneneko paperez (160 gr) inprimatu dugu; DIN A2 edo DIN A3 tamainan eskura dezakezu.
Halaber, honako poema honekin osotu dugu:
Urmaelean izoztutako bihotza nola epeldu berriro? Maitalerik aurkitu ezin izanak hustu du zeharo. Bakardadeak sekretu bat xuxurlatu berri dio: “Kanpoan bilatu beharrean murgildu zaitez sakonago”.
Itzulpena:
¿Cómo templar de nuevo el corazón que el agua ha helado? El no encontrar amante del todo lo ha vaciado. La soledad este secreto le ha susurrado: “No busques fuera, sumérgete aún más en el lago.













